|
© 2008 Eskubide guztiak babestuta
www.linguaserve.com webgunea ondorengo enpresak editatu eta mantentzen du: LINGUASERVE INTERNACIONALIZACIÓN DE SERVICIOS S.A; A-82615972 IFK zenbakia duena; Madrilgo Seminario de Nobles kaleko 4. atarian, 2. ezkerrean egoitza duena, eta Madrilgo Merkataritza Erregistroan M-257878 zenbakidun orrian, 154. folioan, 15.370.liburukian erregistratuta dagoena. Harremanetarako: contact@linguaserve.com.
Ondorengo baldintza orokorrek arautzen dute LINGUASERVE INTERNACIONALIZACIÓN DE SERVICIOS S.A. (LINGUASERVE) haren produktuen eta zerbitzuen berri emateko herritaren esku doan jarri duen "linguaserve.com" Webgunearen sarbidea eta erabilera.
- Webgunearen jabetza intelektualaren gaineko eskubideak, eta haren diseinua, nabigazio egitura, iturri kodea, datu basea eta baita haren osagai guztiak ere LINGUASERVErenak baino ez dira. Webgunea edonola ustiatzeko eskubideak eta, bereziki, kopiatzeko, banatzeko, herritarrei komunikatzeko eta aldatzeko eskubideak LINGUASERVEk baino ezin ditu gauzatu.
- Webgune honetara sartzea eta haren edukien balizko edozein erabilera erabiltzailearen erantzukina da, eta ez beste inorena. Erabiltzaileek informazio guztia bistaratzeko baimena dute, eta edukiak ez kopiatzeko, ez aldatzeko, ez erakusteko, ez saltzeko edota ez banatzeko konpromisoa hartuko dute. Edukiok, helburu komertzial edo publiko batekin, beste era batera ez erabiltzeko konpromisoa ere hartuko dute; jatorrizko iturria aipatuta ere ezin izango dute hori egin. Era berean, galarazita dago iturri kodeak edo beste edozein osagai grafiko kopiatzea -botoiak, barrak, atzealdeak, logotipoak eta argazkiak, barne, besteak beste-.
- LINGUASERVEk, ezer iragarri beharrik izan gabe eta beharrezkoa den heinean, edukiak, konfigurazioa, aurkezpena eta sarbiderako baldintzak aldatzeko eta gaurkotzeko eskubidea du. LINGUASERVEk ez du bermatuko webgunera eta bertako edukietara sartzerakoan inongo etenik edo akatsik izango ez denik.
- "linguaserve.com"-ek lotura hipertextual edo link bidez jasotako beste webgune batzuetako informazioen erantzukizunik ez du LINGUASERVEk.
- LINGUASERVEk ditu haren produktuen eta zerbitzuen jabetza industrialaren gaineko eskubideak; bereziki, "LINGUASERVE" erregistratutako markari buruzkoak. Hirugarrenen produktu eta zerbitzuei buruzko aipamenei dagokienez, LINGUASERVEk onartu egiten ditu egile horien jabetza industrial eta intelektualaren gaineko eskubideak, baina horrek ez du suposatzen, aipatze hutsarengatik, LINGUASERVEk eskubiderik edo erantzukizunik duenik haien gainean, ezta haiek babestu edo aholkatzen dituenik ere.
- Webgune honen edukiak baimenik gabe erabiltzeak edo LINGUASERVEren jabetza intelektual edo industrialaren gaineko eskubideak urratzeak legeak ezarritako ondorioak izango ditu.
- Pribatutasuna eta Datuen Babesa. LINGUASERVEk jakinarazi nahi du ezinbestekoa dela erabiltzaileen datu pertsonalak jasotzea haiek Webgunearen eduki jakin batzuk bistaratu nahi izanez gero. Erabiltzaileek emandako datu pertsonalen konfidentzialtasuna eta segurtasuna bermatzeko segurtasun, antolaketa eta teknika arloan hartu beharreko neurriak hartuko ditu LINGUASERVEk.
Datu Pertsonalen Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoarekin bat, eta haren garapenerako arauen ildotik, erabiltzaileak badaki emandako datuak automatizatutako fitxategi batean sartuko direla eta datu horiek tratatuko direla, komunikazio komertzialen bidalketa eta giza baliabideen eta hirugarrenen lankidetzen kudeaketa errazteko helburuarekin, eta baimena eman nahi du horretarako. Datu pertsonalak haiei dagokien automatizatutako fitxategian geratuko dira; fitxategia behar bezala erregistratuta dago Datuen Babeserako Erregistro Nagusian.
LINGUASERVEk, indarrean dagoen legeriarekin bat, erabiltzeari jakinarazi nahi dio bere datuak ikusteko, zuzentzeko, baliogabetzeko edo ezeztatzeko eskubidea duela, eta eskubidea bermatu egingo diola; horretarako, calidad@linguaserve.com-era idatzi beharko du.
|