|
Webgune edo informazio sistema bat itzultzea eta lokalizatzea eta hainbat hizkuntzatan mantentzea
Webgune bat edo informazio-sistema bat itzuli nahi dugunean, askotan horrek beharko dituen mantentze-lanetan pentsatu behar dugu: eguneraketa-maiztasuna, bolumena, edukiak... Ondoren beste galdera asko sortuko zaizkigu.
Linguaserveren lehen helburua zalantza horiek argitzen laguntzea da, baita zuretzako aukera egokienak planteatzea ere:
▪ Webgunea edo informazio-sistema hainbat ikuspuntutatik aztertuko dugu zurekin (egitura, bolumena, teknologia, diseinua, etab.).
▪ Ondo zehaztutako aurrekontu bat egingo dizugu, atal jakin batzuk sartzea edo ez erabakitzeko aukera izan dezazun.
▪ Zure planteamenduekin bat datorren proiektua antolatuko dugu.
▪ Webgunea mantentzeko proposamena zure beharrekin aztertuko dugu, eta Inbertsio itzulketak epe motzekoak izango dira.
▪ Mantentze-zerbitzua behar horietara egokituko dugu.
▪ Horretarako kontratu egokiena eskainiko dizugu.
▪ Migrazio teknologikoa burutzen ari bazara, edukiei eta hizkuntzari dagokionez, lagunduko zaitugu.
Eduki eleaniztunak kudeatzeko eta ekoizteko, Linguaserveren Bezeroei Erantzuteko Zerbitzua zurekin jarriko da harremanetan aurrekontu eskaera jaso bezain laster.
|