Hasiera
 
Bilatu
:Hasiera > Zalantzak eta erantzunak  
Zalantzak eta erantzunak
 

Zalantzak ezin badituzu hemen argitu, harremanetan jar zaitez gurekin.



Itzulpengintza
Lokalizazioa (L10N)
Eduki eleanitzen kudeaketa eta ekoizpena
Internazionalizazioa (I18N)
Globalizazioa (G11N)
Ordenagailuz lagundutako itzulpena (TAO)
Glosario terminologiko korporatibo eleanitza
Itzulpengintzarako estilo-gida
Posible al da nire webgunea automatikoki itzultzea?
Nola jarriko naiz harremanetan atzerriko nire bezeroekin eta erabiltzaileekin?
Zer etekin lor ditzaket nazioarteko webgunetik?
Informazio batzuk aldizka eguneratzen ditugu gure webgunean. Informazio hori kendu egin behar al dut beste hizkuntzetako bertsioetatik?
Ingelesa al da Interneteko hizkuntza?


Itzulpengintza

Hizkuntza/barietate batetik beste hizkuntza/barietate batera itzultzea.

 


Lokalizazioa (L10N)

Aplikazio informatikoetan, hizkuntza- eta kultura-koordenatu batzuetatik beste batzuetara itzultzea, alderdi semantikoak, semiotikoak eta formalak barne.

 


Eduki eleanitzen kudeaketa eta ekoizpena

Web elementuen testu-datuen trukea, erregistroa eta ekoizpena hainbat hizkuntzatan, informazio-sistema baten lan-fluxuarekin integraturik.

 


Internazionalizazioa (I18N)

Informazio-sistemak berriz diseinatzea eta haien berringeniaritza, sistema eleanitz bihurtzeko.

 


Globalizazioa (G11N)

Internazionalizazioa + lokalizazioa, web testuinguruan.

 


Ordenagailuz lagundutako itzulpena (TAO)

Ez da itzulpen automatikoa. Itzultzen laguntzeko tresna informatikoen sistema integratuak dira, eta hainbat gauza egiten laguntzen dute: hainbat formatu iragaztea, itzulpena egin ondoren jatorrizko formatua berreskuratzeko; itzulpen-prozesuetan terminologia-glosarioak sortzea eta erabiltzea; itzulpen-memoriak sortzea eta erabiltzea; itzultzaile profesionalentzako inguru eta editore espezializatuak eskaintzen ditu.

 


Glosario terminologiko korporatibo eleanitza

Enpresa edo erakunde jakin bateko terminologia espezializatuaren zerrenda, haien esanahiari buruzko informazioarekin. Horrez gain, hitz bakoitzak beste hizkuntza batzuetan dituen baliokideak ere ageri dira glosarioan. Glosario horiek ordenagailuz lagundutako itzulpenetarako tresnen modulu batean biltzen dira, eta beste itzultzaileek ere erabaili ahal izango dituzte bere itzulpen- edo zuzenketa-lanetan. Funtsezko terminoen koherentzia eta estandarizazioa bermatzen dute.

 


Itzulpengintzarako estilo-gida

Estiloarekin, ortotipografiarekin eta hizkuntzarekin lotutako arauen laburpena, itzulitako testuak bateratzeko. Hizkuntza-komunikazioaren lehentasun korporatiboak barne hartzen ditu. Gida bat sortu behar da hizkuntza-pare bakoitzerako: Adibidez, gida bat sortu behar da gaztelania-ingelesa parearentzat eta beste bat, berriz, ingelesa-gaztelania parearentzat.

 


Posible al da nire webgunea automatikoki itzultzea?

Itzulpen automatikoak, berez, ez du oraindik emaitza onargarriak bermatzeko moduko kaliate-mailarik lortu. Hizkuntza batean idatzitako testu bat beste hizkuntza batera itzultzeko prozesua oso lan konplexua da eta, horretarako, oraingoz behintzat, gizakien lana eskatzen du. Horrez gain, merkatuan badira programa profesional batzuk, testuak automatikoki itzuli ez baina itzultzaileei beren lanean laguntzen dietenak.

 


Nola jarriko naiz harremanetan atzerriko nire bezeroekin eta erabiltzaileekin?

Zure produktuak Interneten bidez merkaturatzen badituzu, ohartu zara haiek munduko edozein lekutan sal ditzakezula. Bezeroekiko eta erabiltzaileekiko komunikazio birtuala posta elektronikoaren bidez egiten da, batik bat. Horrek hainbat abantaila ditu hizkuntza-oztopoei dagokienez; izan ere, zure posta berehala izango dituzu itzulita, eta bezeroak eroso sentituko dira zurekin lanean, etxean bezala.

 


Zer etekin lor ditzaket nazioarteko webgunetik?

Webgune edo atari eleanitzek biderkatu egiten dute zure merkatu potentziala, hainbat hizkuntzatan irakur baitaiteke. Erabiltzaileek nahiago izaten dute webguneen edukiak beren hizkuntzan irakurtzea, eta askoz ere joera handiagoa izango dute (hiru bider handiagoa) beren hizkuntzan irakur dezakeen webgune bateko produktuak erosteko. Nazioarteko webgunea zenbat eta hizkuntza gehiagotan aurkeztu, orduan eta aukera gehiago izango ditu zure enpresak.Erabiltzaileak webgunean sartzeko gonbidatzea besterik ez duzu egin behar.

 


Informazio batzuk aldizka eguneratzen ditugu gure webgunean. Informazio hori kendu egin behar al dut beste hizkuntzetako bertsioetatik?

Ez da beharrezkoa ezer kentzea atzerriko bezeroekin harremanetan jartzeko orduan. Nahikoa denbora izango duzu zure webgunearen eguneratzeak nazioarteko webguneko hizkuntzetara itzultzeko.

 


Ingelesa al da Interneteko hizkuntza?

Internet AEBetan sortu zen, eta epealdi batez, ingelesa izan da sareko hizkuntza ofiziala. Hala ere, kontuan hartu behar dugu anglofonoak ez diren erabiltzaileak gero eta ugariagoak direla. Orain arte, Interneteko erabiltzaile gehienak kultura-maila eta erosteko maila ertainekoak izan dira eta, beraz, ingelesak ez zuen oztoporik jartzen; alabaina, Internet gero eta gehiago ari da hedatzen gizartean, eta pixkanaka egoera aldatzen ari da.

Merkataritza elektronikoari dagokionez, hainbat azterketen arabera hizkuntza funtsezkoa da Sarearen bidez salerosketak burutzeko orduan. Horrenbestez, honako hau esan dezakegu: gure webguneak gure kontsumitzaileen hizkuntzan funtzionatzen ez duen egun bakoitzean emaitza ekonomiko nabarmenak galduko ditugula.

 

 
Aurrekontura joan Lan egin ezazu gurekin Kalitatea
GBC/bezeroetan alta ematea Ikerkuntza+Garapena+Berrikuntza
   bulegoa.interneta
Global Business Connector
   Laguntza eta zerbitzuak
     
Dokumentuak formatu guztietan itzultzea  
 
Webgune edo informazio sistema bat itzultzea eta lokalizatzea eta hainbat hizkuntzatan mantentzea  
 
Software edo multimediak lokalizatzea  
 
Hainbat hizkuntzatan lan egin behar duten enpresa eta erakundeentzako zerbitzu osoa  
 
  Gora joan
Hasiera Harremanetarako Webgunearen mapa Zalantzak eta erantzunak Legediari buruzko oharra
Harremanetan jar zaitez
Powered by Linguaserve   W3C-WAI-ko Web 1.0 Edukira Sarbidea Izateko Arauetako A Onespen Mailaren ikonoa