|
Linguaservek egonkortasunaren aldeko apustua egiten du langileekin eta kanpoko kolaboratzaileekin. Linguaservek hainbat kulturaz eta diziplinaz osatutako ingurua du, eta horrek hainbat aukera eskaintzen ditu, bai garapen profesionalerako, bai garapen pertsonalerako.
Linguaservek epe luzerako harreman egonkorrak finkatzen ditu langileekin eta kanpoko kolaboratzaileekin, komunikazioa, harreman pertsonala, prestakuntza eta jarduera profesionala une oro zainduz. Horrez gain, lanen antolakuntza egokia eta laneko eginbeharrak behar bezala betetzea gure enpresaren zutabe nagusietakoak dira.
Lan-talde batean modu egonkorrean sartu nahi dutenentzat eta garapen profesionalerako aukerak nahi dituztenentzat.
Itzultzaileentzat eta berrikusleentzat, bai freelance profesionalentzat, bai agentzia txikientzat.
Gure enpresan sartu nahi baduzu, bai langile gisa, bai kanpoko kolaboratzaile gisa, ondoko profil hauetakoren batean:
▪ Itzultzailea edo zuzentzailea
▪ Proiektuen zuzendaria
▪ Terminologoa
▪ Interpretea
▪ Lokalizazio ingeniaria
▪ Maketatzaile edo diseinatzaile grafikoa
▪ Aholkularia edo kudeatzaile komertziala
Jar zaitez gurekin harremanetan.
Linguaserveren lan egiteko moduarekin edo modalitateekin lotutako edozein galdera izanez gero, bidali zure curriculumarekin batera Giza baliabideen saila; mezu horretan, idatzi mesedez zure galdera, profil profesionala eta nahi duzun lanpostua. Atsegin handiz erantzungo diegu zure galdera guztiei.

|