|
Gure eskarmentu eta irtenbide guztiak zure esanetara. Noizbehinkako lanetarako nahiz akordio egonkor eta iraunkorretarako, Linguaservek zerbitzu sorta osatua eskaintzen dizu irtenbide eta metodologiarik aurreratuenak erabiliz; horien bidez, dokumentazioaren eta eduki eleanitzen kudeaketarik eta ekoizpenik onena lortuko duzu.
▪ Dokumentuen itzulpena, hogeita hamar hizkuntzetan baino gehiagotan, espezialitate bakoitzeko.
▪ Web lokalizazioa, teknologia nagusienetan, eskalen bidez neur daitekeen metodologia estandar batekin eta zure informazio-sistema internazionalizatzeko aholkularitzarekin.
▪ Softwarearen lokalizazioa, hura abiarazi arte; goitik beherako egiaztatze-prozesua egiten da hizkuntza bakoitzean.
▪ Multimedia lokalizazioa, multimediaren alderdi eta xehetasun guztiak zainduz: testua, irudiak, bideoa, lokuzioa eta bikoizketa.
▪ Nazioarteko lizitazioak, edozein herrialdetan zuk egiten dakizuna saltzeko, hizkuntzaz arduratu gabe.
▪ Interpretazioa, zure topaketetarako, negoziaketarako eta hitzaldietarako.
▪ Maketazioa eta grafismoa, dokumentuak inprimatzeko edo argitaratzeko prest ematen dizkizugu edo, nahi izanez gero, paperezko aleak edo ale elektronikoak zuretzat ekoizten ditugu.
▪ Zerbitzu Profesionalak, zure lan-jarduerak probetxuzkoak izan daitezen: horretarako, itzultzaileen, langile teknikoen edo aholkulari espezializatuen azpikontratuak egiten ditugu.
▪ Beste hizkuntza-zerbitzu batzuk, dokumentuak eta edukiak egiten laguntzeko eta kalitatea eta berrikuspena kontrolatzen laguntzeko.
Zure eskura jartzen dugu dohako aholkularitza, behar duzun zerbitzurako.

|