Hasiera
 
Bilatu
:Hasiera > Zerbitzuak > Nazioartean eskaintzak egiteko laguntza  
Zerbitzuak - Nazioarteko lizitazioak
 
 


Zorionez, asko dira egunero nazioarteko lizitazio prozesu batean parte hartu eta sartzeko zer egin ez dakitela aurkitzen diren enpresa espainiarrak.

Beste herrialde batzuetan lizitatzeko garaian, agerikoa da epeak, espezifikazioak eta lizitazioa aurkezteko modua zorrotz betetzea funtsezko eta saihestezinezko eskakizunak direla. Horrek eta lizitazioa atzerriko hizkuntza batean egin beharrak dakarren aparteko zailtasuna kontuan hartuta, prozesu zorrotz eta seguru bat beharrezkoa da:

Lizitaziorako pleguen hasierako analisia, xehetasun garrantzitsurik aintzat hartu gabe ez dela uzten ziurtatzeko.

Lizitazioaren laburpena, puntu garrantzitsuak argi nabarmenduz.

Dokumentazioaren tratamendua.

- zinpeko itzulpena,
- itzulpen teknikoa eta
- itzulpen konfidentziala.

Itzulpenen zuzenketa.

Dokumentuen maketazioa, herrialde bakoitzeko eskakizunetara egokituz.

Prozesuaren alderdi guztietan erabateko kalitatea dagoela ziurtatzea.

Espezifikazioak berrikustea.

Dokumentuei zigilua jartzea, herrialde bakoitzeko eskakizunen arabera.

Material guztia adostutako datan eta lizitazio pleguan adierazitako epeen barruan ematea.

Dokumentazioa bi euskarritan egotea gomendatzen da: paperean eta euskarri elektronikoan. Hortaz, beharrezko kopiak egiteko azken lan bat dago (inprimatzea, koadernatzea, kopiatzea, etab.) eta lan hori planifikatuta eduki behar da.

Lizitazio taula

Bezeroarekin etengabe harremanetan dagoen proiektuen kudeatzaile batekin laguntzen bazaio prozesuari, beti gertatzen diren ustekabeentzat neurriak har daitezke eta erreakzionatzeko gaitasuna izan. Horrela bermatzen dira emaitzak.

Gora

 
Aurrekontura joan Lan egin ezazu gurekin Kalitatea
GBC/bezeroetan alta ematea Proba ezazu gure itzultzaile automatikoa Ikerkuntza+Garapena+Berrikuntza
   bulegoa.interneta
Global Business Connector
   Laguntza eta zerbitzuak
     
Dokumentuak formatu guztietan itzultzea  
 
Webgune edo informazio sistema bat itzultzea eta lokalizatzea eta hainbat hizkuntzatan mantentzea  
 
Software edo multimediak lokalizatzea  
 
Hainbat hizkuntzatan lan egin behar duten enpresa eta erakundeentzako zerbitzu osoa  
 
  Gora joan
Hasiera Harremanetarako Webgunearen mapa Zalantzak eta erantzunak Legediari buruzko oharra
Harremanetan jar zaitez
Powered by Linguaserve   W3C-WAI-ko Web 1.0 Edukira Sarbidea Izateko Arauetako A Onespen Mailaren ikonoa