|
Gure balio nagusiak bezeroen mezu eta testuekiko fideltasuna eta balioa sortzea dira; baita zerbitzuaren maila onari eustea eta entregatzeko epeak betetzea ere .
Gure bezeroekin epe luzerako harremana lantzearen aldeko apustu sendoa egin dugu. Informazioaren eta ezagutzaren gizartean gure bezeroen egungo beharrei eta komunikazio eleaniztunaren etorkizuneko eskakizunei erantzutea eskatzen du horrek.
Hizkuntzaren faktorea gero eta erabakigarriagoa da enpresen eta administrazioen arteko harremanetan. Areagotu egin dira hala testuak eta edukiak nola komunikatzeko erabili behar ditugun hizkuntzak. Lanerako erabiltzen ditugun bitartekoak, berriz, sofistikatu egin dira. Eleaniztasunaren leherketa hau teknologia berriek ekarri duten paradigma aldaketari lotua dago.
Erronka horri aurre egiteko Linguaservek metodologia argia, tresna aurreratuak eta profesional onenak ditu. Etengabe egiten da lan ikerketa, garapen eta berrikuntzan (I+G+b) eta, hortaz, une bakoitzerako onena den irtenbidea prest izaten dugu.
|