Hasiera
 
Bilatu
:Hasiera > Ezagutu ezazu Linguaserve > Teknologia  
Teknologia
 


Teknologia da Linguaserveren elementu bereizgarrietako bat. Ez dugu helburutzat hartzen, bitartekotzat baizik. Konponbideak aurkitzen dituen plataforma bat integratzea lortu da. Bezeroentzat balioa sortzen dute irtenbide horiek.

Etengabe hobetzeko helburuz, sorreratik saiatu da Linguaserve I+G+b alorreko ahalegina indartzen. Eskarmentu handia du jada Linguaservek. Horri bertako taldeak lehendik zuen esperientzia gehituz gero, Espainiako hizkuntza industriako ikerketa, garapen eta berrikuntzaren goiko postuetan kokatzen da.

Datuak prozesatzeko zentro bat, sail teknikoa eta beharrezko baliabide material eta giza baliabideen I+G saila ditu enpresak. Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren laguntza ere jasotzen du Profit edo Avanza programen bidez eta Industria eta Teknologia Garapeneko Zentroaren bidez.

I+Gren arloan egiten du lan itzulpen prozesuetan elkarreragingarritasun semantikoa hobetzeko, terminologia tratatzeko eta ingeniaritza linguistikoko prozesu eta sistemak automatizatzeko. Merkatuko tresna eta produktu aurreratuen integrazioan berrikuntza dakar, baita lan metodologia berrien garapenean ere.

Horren guztiaren emaitza azken belaunaldiko irtenbideen aukera zabala eskaini ahal izatea da. Etengabe aurrera pausoak ematen ari gara eta horri esker gaude nazioarteko eleaniztasunaren abangoardian.

 
Aurrekontura joan Lan egin ezazu gurekin Kalitatea
GBC/bezeroetan alta ematea Proba ezazu gure itzultzaile automatikoa Ikerkuntza+Garapena+Berrikuntza
   bulegoa.interneta
Global Business Connector
   Laguntza eta zerbitzuak
     
Dokumentuak formatu guztietan itzultzea  
 
Webgune edo informazio sistema bat itzultzea eta lokalizatzea eta hainbat hizkuntzatan mantentzea  
 
Software edo multimediak lokalizatzea  
 
Hainbat hizkuntzatan lan egin behar duten enpresa eta erakundeentzako zerbitzu osoa  
 
  Gora joan
Hasiera Harremanetarako Webgunearen mapa Zalantzak eta erantzunak Legediari buruzko oharra
Harremanetan jar zaitez
Powered by Linguaserve   W3C-WAI-ko Web 1.0 Edukira Sarbidea Izateko Arauetako A Onespen Mailaren ikonoa