Hasiera
 
Bilatu
:Hasiera > Ezagutu ezazu Linguaserve > Pertsona taldea  
Pertsona taldea

Linguaserve osatzen duten profesionalen taldea da enpresaren oinarria. Linguaserveko adituek duten esperientzia batuta 150 urteak gainditzen dira; batez beste, pertsona bakoitzak 5 urte baino gehiago daramatza lanean.

Taldea hizkuntzalariek, proiektu zuzendariek, itzultzaileek, zuzentzaileek, terminologoek, lokalizazio teknikariek, software ingeniariek eta maketatzaileek osatzen dute besteak beste. Taldea UNE-EN 15038 arauak homologatutako kolaboratzaile sare zabal batek osatzen du. Horrek zerbitzuaren kalitatea eta zehaztasuna bermatzen du, komunikazioa modu koherente eta eraginkorrean gauzatu dadin. Prozesu guztiak Linguaserveko langileek ikuskatzen dituzte eta itzultzaile eta zuzentzaile guztiek beren xede hizkuntza dute ama hizkuntza. Izen oneko profesionalak dira guztiak.

Etengabeko trebakuntza eta egonkortasuna dira Linguaservek giza baliabideen kudeaketarako egindako apustuak. Horrez gain, bertako langileen lana eta bizitza pertsonala bateratzea ahalbidetzen duten neurriak ere praktikan jartzen ditu.

Linguaserveko lantaldeak:

  1. Bezeroen beharrak zeintzuk diren entzun eta aztertu egiten ditu.
  2. Behar horiek asetzeko egokienak diren lan sistemak, metodologia, tresnak eta ekipoak proposatzen ditu.
  3. Lanak abiarazten ditu, bezeroarekin edo bere integratzailearekin elkarlanean irtenbide teknikoak aurkitzen ditu. Erreferentziazko materialak eta lanerako ingurunea ere prestatzen ditu.
  4. Berme eta eraginkortasun handienez eskaintzen du zerbitzua.
  5. Zerbitzuaren inguruko txostenak, ebaluazioa eta hobekuntza proposamenak egiten ditu aldian behin, horretarako esperientzia kurba baliatuz.
 
Aurrekontura joan Lan egin ezazu gurekin Kalitatea
GBC/bezeroetan alta ematea Proba ezazu gure itzultzaile automatikoa Ikerkuntza+Garapena+Berrikuntza
   bulegoa.interneta
Global Business Connector
   Laguntza eta zerbitzuak
     
Dokumentuak formatu guztietan itzultzea  
 
Webgune edo informazio sistema bat itzultzea eta lokalizatzea eta hainbat hizkuntzatan mantentzea  
 
Software edo multimediak lokalizatzea  
 
Hainbat hizkuntzatan lan egin behar duten enpresa eta erakundeentzako zerbitzu osoa  
 
  Gora joan
Hasiera Harremanetarako Webgunearen mapa Zalantzak eta erantzunak Legediari buruzko oharra
Harremanetan jar zaitez
Powered by Linguaserve   W3C-WAI-ko Web 1.0 Edukira Sarbidea Izateko Arauetako A Onespen Mailaren ikonoa