Lan prozesu eta korronte antolatu eta erregistratuetan oinarritua dago Linguaserveren lan eredua. Hainbat metodologia bateratzen ditugu eta trazabilitatea eta kalitatearen segurtasuna bermatzen dugu. Abangoardiako teknologien erabilera eta kalitate, segurtasun eta ingurumen arau zorrotzak betetzea dira Linguaserveren bereizgarriak.
Eduki eta dokumentu eleaniztunak kudeatu eta ekoizteko sistema on bat kalitatezko itzulpenak egitea da. Kalitatearen inguruko nazioarteko estandarretara egokitzeko, Linguaservek UN-EN-ISO 9001 eta UNE-EN 15038 arauen ziurtagiriak ditu. Azken hori da Europar Batasunean itzulpen prozesuentzat berariazko arau bakarra, eta litekeena da mundu mailan ISO araua izatera igarotzera.
Gaur egun Linguaservek ere lortu du ISO/IEC 27001 arauaren ziurtagiria.
Urrats hori emanda, enpresako zuzendaritzak bezeroei eskaintzen zaien zerbitzua etengabe hobetzeko kalitate sistema bat izateko konpromiso sendoa hartu du. Horrek balio erantsia ematen die zerbitzuei eta beste enpresekin duten lehiakortasunaren aurrean elementu bereizgarri positiboa da. Langile guztiak daude inplikatuta gainera.
 |
UNE-EN 15038
Europako Normalizazio Batzordeak arau europar bat garatu du itzulpen zerbitzuentzat: UNE-EN 15038. Itzulpen zerbitzuetako hornitzaileen eskutik kalitatezko zerbitzu bat eskaintzeko eskakizunak ezartzean eta zehaztean datza. |
|
 |
UN-EN ISO 9001
ISO 9001 araua kalitatea hobetzeko eta bezeroak gusturago uzteko lan metodo bat da.
|
|
 |
ISO/IEC 27001
Gaur egun ISO-27001 da nazioartean informazioaren segurtasuna kudeatzeko onartutako estandar bakarra. Linguaserven lineako hizkuntza anitzetako eduki eta dokumentuak kudeatzeko eta ekoizteko zerbitzuari aplikatzen zaio, lineako itzulpen zerbitzuei dagokienez erakundeak egiten dituen ondorengo jardueretarako:
- Bulego birtuala
- Itzulpen zerbitzaria
- Proiektuen kudeaketa
- Merkataritza prozesuaren kudeaketa
- Kanpoko kolaboratzaileen datuen kudeaketa
|
Linguaservek Ekonomi eta Ogasun Ministerioko Administrazio Kontratazioko Aholku Batzordearen enpresa sailkapena du: T Taldea, 5 Azpitaldea, D Kategoria.
